lunes, 27 de febrero de 2012

FRUTAREN ASTEA 2012

Aurten ere Osasun proiektuaren barruan frutaren astea ospatuko dugu Otsailaren 27 tik Martxoaren 2ra.
Gogoratu frutaren asteko leloa: "FRUTA BAT , IRRIBARRE BAT " dela.
Hau da gure maskota:


Maskotak izenik ez duenez, lehiaketa bat egitea pentsatu dugu maskotaren izena asmatzeko.
Egunero ikasle bakoitzari fruta bat banatuko zaio:

Astelehena:                 Sagarra 

Asteartea:                  Mandarina/ Laranja

Asteazkena:               Meloia

Osteguna:                  Madaria

Ostirala:                    Banana

Tutore bakoitzak egunero ikasleak “Osasun Kortxoan” begiratzera animatuko ditu,  egun horretan zein fruta jango duten jakiteko.

Tutore bakoitzari egunero egin behar duen fitxa banatuko zaio. Frutaren astea bukatzean ikasleek egin dituzten fitxak batuko ditugu kortxoan erakusketa egiteko.
MILA ESKER PARTE HARTZEAGATIK
OSASUN PROIEKTUKO ARDURADUNAK

martes, 21 de febrero de 2012

Ihauteriak 2012

Ostiralean Saturnotik etorritako Extralurtarraz, Pailazo txikiz, Lehoi - Tigre eta Domadoreaz eta Rap-eroz bete zitzaigun eskola.
Primeran pasa genuen. Nahi izanez gero bideoa ikus dezakezu.

miércoles, 15 de febrero de 2012

Pintxo Eguna

Aurten ere, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako pintxo lehiaketa ospatu dugu. A21 proiektuaren barruan sartzen den ekintza bat da. LH5 eta DBH3-ko gelak izan ziren sarituak, baina benetan irabazi egin zutenak gure epaimahiko partehartzaileak izan ziren. Batzuk lehertzeko moduan amaitu zuten !

sábado, 4 de febrero de 2012

Agate Deuna 2012

Gure ikasleak eskolako atarian Agate Deuna abesten. Gero Solokoetxe auzoan ibili ziren.
ir arriba