lunes, 27 de febrero de 2012

FRUTAREN ASTEA 2012

Aurten ere Osasun proiektuaren barruan frutaren astea ospatuko dugu Otsailaren 27 tik Martxoaren 2ra.
Gogoratu frutaren asteko leloa: "FRUTA BAT , IRRIBARRE BAT " dela.
Hau da gure maskota:


Maskotak izenik ez duenez, lehiaketa bat egitea pentsatu dugu maskotaren izena asmatzeko.
Egunero ikasle bakoitzari fruta bat banatuko zaio:

Astelehena:                 Sagarra 

Asteartea:                  Mandarina/ Laranja

Asteazkena:               Meloia

Osteguna:                  Madaria

Ostirala:                    Banana

Tutore bakoitzak egunero ikasleak “Osasun Kortxoan” begiratzera animatuko ditu,  egun horretan zein fruta jango duten jakiteko.

Tutore bakoitzari egunero egin behar duen fitxa banatuko zaio. Frutaren astea bukatzean ikasleek egin dituzten fitxak batuko ditugu kortxoan erakusketa egiteko.
MILA ESKER PARTE HARTZEAGATIK
OSASUN PROIEKTUKO ARDURADUNAK
ir arriba