miércoles, 28 de marzo de 2012

APIRILAREN 8a: IJITOEN HERRIAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Apirilaren 8a ijitoen herriaren nazioarteko eguna da. Egun horretan, 1971n, Londresen egin zuten Ijitoen Nazioarteko I. Kongresua, mundu-mailakoa.

                Kongresu horretan, mundu guztiko ijitoak bildu, eta ondokoak erabaki zituzten:

·          Ijitoen bandera
·          Ijitoen himnoa
·          Ijitoen herriaren aintzatespenaren alde borrokatzea
·          Egun horretan, urtero-urtero, ibaiko zeremonia ospatzea, ijitoen herriaren sufrimendu historikoa gogoratuz.
          
Urte horretatik aurrera, beraz, apirilaren 8an, munduko hainbat tokitan ospatzen da ijitoen herriaren nazioarteko eguna.

HAU DA IJITOEN BANDERA

lunes, 26 de marzo de 2012

FRUTAREN ASTEKO MASKOTAREN IZENA IRRI IZANGO DA

Presentación de María Ikastetxeko Frutaren asteko maskotak IRRI edukiko du izena. Gure maskota aukeratzeko lehiaketa bat egin dugu, Lehen Hezkuntzako gela bakoitzak izen bat ipini dio maskotari eta gero irakasleek gehien gustatu zaien izena aukeratu dute.

Lehen Hezkuntzako 5.mailako ikasleak izan dira irabazleak eta diploma bat jaso dute. ZORIONAK!!!!!!!


martes, 20 de marzo de 2012

viernes, 16 de marzo de 2012

Barria bukatzen ari da

Maletak prestatzen ari gara etxera joateko. Esperientzia izugarria izan da, baina oraindik gauza asko geratzen dira egiteko.
Hurrengo geltokia 4:30etan Atxurin!!

jueves, 15 de marzo de 2012

Osteguna Barrian

Gaur ere eguraldi zoragarriarekin esnatu gara.
Atzo basora joan ginen jolas batzuk egitera. Bueltatzean Jose Mariak betaurrekoak galdu zituen! Eskerrak agertu zirela.
Gaur bizikletekin atera gara eta arratsaldean Athleticen partidua.

miércoles, 14 de marzo de 2012

GORA BARRIA !

Hemen jarraitzen dugu. Atzo txirringekin txango bat egin genuen inguruko herriak bisitatzeko. Oso pozik gaude. Janari gozoa, eguraldi ona... eta bihar Athleticen partidua ikusiko dugu!!

martes, 13 de marzo de 2012

BARRIAN GAUDE !!

Eguraldia zoragarria da. Atzo orientazio jolasa egin genuen Axpuru herrian. Begiraleekin ere primeran. Enrique eta Gaizka oso jatorrak dira.

lunes, 5 de marzo de 2012

GOSARI OSASUNTSUAK

Ikasturte honetan Osasun Proiektuaren barruan “Gosari Osasuntsuak” antolatuko ditugu haurrak gosariak duen garrantziaz  jabetzeko eta  gosari on batek izan behar dituen elikagaiak ezagutu ditzaten.
Ikasgela bakoitzak egun batean ikastetxeko jantokian gosalduko du, gosaria eguneko janaririk garrantzitsuena dela ikasteko. Elikagai hauek gosalduko dituzte: esnea eta kakaoa, zukua, ogia eztiarekin edo marmeladarekin eta indioilar urdaiazpikoa.

ir arriba