miércoles, 28 de marzo de 2012

APIRILAREN 8a: IJITOEN HERRIAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Apirilaren 8a ijitoen herriaren nazioarteko eguna da. Egun horretan, 1971n, Londresen egin zuten Ijitoen Nazioarteko I. Kongresua, mundu-mailakoa.

                Kongresu horretan, mundu guztiko ijitoak bildu, eta ondokoak erabaki zituzten:

·          Ijitoen bandera
·          Ijitoen himnoa
·          Ijitoen herriaren aintzatespenaren alde borrokatzea
·          Egun horretan, urtero-urtero, ibaiko zeremonia ospatzea, ijitoen herriaren sufrimendu historikoa gogoratuz.
          
Urte horretatik aurrera, beraz, apirilaren 8an, munduko hainbat tokitan ospatzen da ijitoen herriaren nazioarteko eguna.

HAU DA IJITOEN BANDERA
ir arriba