jueves, 25 de abril de 2013

AGENDA 21ekin BARINATXEKO HONDARTZA GARBITZERA!

Atzo apirilak 24,  DBH-ko ikasleak Barinatxeko hondartzara joan ginen hondartza garbitzera.
 
Barinatxeko hondartza (La Salvaje), Sopelana

 Irteera hau Agenda 21 proiektuarekin lotuta zegoen eta zabor bilketaren inguruan ekintza hauek egin genituen.

Agenda 21eko arduradunak lehiaketa bat proposatu zigun: lauko taldeetan biltzea eta hondakin ezkutua aurkitzea. Hondakin ezkutua aurkitzeko pista batzuk eman zizkiguten: bilatu behar genuen "gauzaren" kolorea zuria, marroia edo horia izan zitekeen. Laugarren mailako ikasle talde batek aurkitu zuen hondakin ezkutua eta sari eder bat lortu zuten. Jolastorduan jateko hamaiketako osasuntsu bat. Talde irabazleko partaideak hauek izan ziren: Kaijun, Andersón, Xin, Yulisa eta Enci.



Irakasle eta ikasle talde bat bolatxoak biltzen








Nahi duzue jakitea zer zen "hondakin ezkutua" ? Plastic Pellets edo plastikozko bolak dira. Industriak egiten dituzten hondakinak dira eta dilista formako bolatxo txuri, hori eta marroiak dira. Itsasoan, ibaietan , hainbat animaliren barnean eta mundu osoko hondartza guztietan aurkitu daitezke. Bolatxoei buruzko informazio gehiago nahi baduzue: bi orrialde hauetan aurkitu dezaketzue:
http://www.pelletwatch.org/
http://elplasticomata.com/


Jaso genituen plastikozko bolatxoak
  Lehiaketan parte hartu ondoren 3 ekintza gehiago egin genituen. Eskularruak zituzten ikasle taldeak Hideshige Takada irakasle japoniarrari bidaltzeko 100  bolatxo bildu zituen. Eskularruak jartzea oso garrantzitsua zen hondakinak ez kutsatzeko eta irakasle honek ondo aztertzeko. Beste talde batek eskularru gabe ikastetxean hoarmirudi bat egiteko bolatxoak bildu zituen . Hirugarren talde batek imanak erabili zituen metalezko hondakinak biltzeko.

Eguraldi bikaina egin zuen eta oso egun ederra igaro genuen. Aipamen berezia andereño Mari Joserentzat, berak batu bait zituen bolatxo gehien.

 Ikastetxera heldu zirenean 2.mailako ikasleak hormairudi hau egin zuten txoko berdean jartzeko.





ir arriba