viernes, 21 de junio de 2013

ESKERRIK ASKO!!!!!! ONDO PASA UDA

Musikaren nazioarteko egunean eta uda atejoka etorri zaigun honetan agur esan diogu ikasturte berri bateri. Irakasle guztiontzat izugarrizko poztasuna da ikustea nola hazten zareten gure artean eta oporrak pozik hartzen dituzuen arren tristezia apurtxo batekin joaten zaretela. Asko alaitzen gara zuen bizitzetan pusketatxo garrantzitsu bat garela jakiteaz.

Ikasturte amaiera honetan omenaldi berezi bat egin nahi diegu asko, asko maite gaituzten guztiei, batez ere gure guraso , aiton-amon eta irakasle guztiei .Eskerrik asko gure haurtzaroko oroitzapenak momentu politez betetzeagatik eta heldutasunerako bide luze honetan irmoki zuen eskutik joateko aukera emateagatik.

Eskerrik asko bigarren urtez blog hau egiten lagundu diguzuen ikasle, irakasle eta gurasoei. Batez ere Gorka maixuari (zelako 6.mailako agur bikaina!!!!! denok hunkituta gaude oraindik) igotzen dituen bideo zoragarriengatik eta baita blogean idazten duten beste irakasle guztiei ere. Eskerrik asko andereño Amaia 5 urteko gelako agurragatik.

MUXU POTOLO, POTOLO BAT PRESENTACIÓN DE MARIA (BILBO) IKASTETXEA OSATZEN DUGUN FAMILIA HAUNDI GUZTIARENTZAT. GUZTIONTZAT MAITASUNEZ IRRIFAR LARANJA BAT...

ir arriba