lunes, 3 de junio de 2013

KIROLAREN ASTEA LEHEN HEZKUNTZAN

Gaur ekainak 3 hasi da Kirolaren astea Lehen Hezkuntzan. 
Hau izango da Lehen Hezkuntzako Kirolaren astearen egitaratua:

 -Astelehena 3: soka-salto
-Asteartea 4: soka-tira
-Asteazkena 5: saku-lasterketa
-Osteguna 6: txingak
-Ostirala 7: lasterketa zirkuitua
-Astelehena 10 : sari banaketa
  
Aste osoan zehar eta patio orduetan eskupilota lehiaketa ere antolatu du Lehen Hezkuntzako Heziketa fisikoko irakasleak.

Aste honi hasiera emateko soka-salto saio bikaina izan dugu gaur. Zein ederki egiten duten salto gure ikasleek!




Hemen dituzue gure irabazleak KIROLARIREKIN.

  Joselin 6.LH handien arloan eta Lina 2. LH txikien taldean.

BIHAR GEHIAGO!!!
ir arriba