jueves, 10 de marzo de 2016

IRAKURKETA ERRAZA - MAX BILBON BIZI DA -LAIDAREN BISITA

Astelehenean oso bizita berezia jaso genuen ikastetxean. Laida  Martinez etorri zen! Max Bilbon bizi da eta Max Oporretara doa liburuaren idazlea. 

Lehenengo Laidak Power Point bat ipini zigun "Irakurketa errazari" eta berak idatzitako liburuei buruz. Max liburuaren gauzatxo batzuk ere kontatu zizkigun.
Ondoren guk "Irakurketa errazaren klubean "egin ditugun hainbat ekintza erakutsi genizkion: zalantzen kaxa, "irakurketa eusgarriak"...  eta gero galderatxo batzuk luzatu genituen. Adibidez: zergatik dauka izena Max liburuaren protagonistak?


Azkenik banan banan Maxen liburu guztiak sinatu zizkigun.

ESKERRIK ASKO LAIDA! Eskerrik asko bizitagatik eta Max oporretan doa liburuaren ale berria oparitzeagatik.

Asko, asko gustatu zaigu Max Bilbon bizi da irakurtzea eta 5. mailakook irrikitan gaude datorren ikasturtean Max Oporretan doa irakurtzeko.

Espero dugu datorren urtean ere etorriko zarela!
ir arriba