viernes, 26 de mayo de 2017

FRUTAREN ASTEA - SEMANA DE LA FRUTA

Urtero bezala aurten ere frutaren astea ospatu dugu gure ikastetxean .Aste honetan Osasun Proiektutik antolatuta egunero fruta ezberdin bat banatu dute errekreoan hamaiketako bezala jateko. Ekintza honetan ikastetxeko haur guztiak eta langileek parte hartzen dute. Aste honetan hauek izan dira jan ditugun frutak: platanoa, sagarra, madaria, albretxikoak eta marrubiak. Jarduera honen helburua haurrak fruta jateak duen garrantziaz jabetzea da. Eskerrik asko fruta banatzen lagundu duzuen Laguntza Gelako ikasle guztioi!

BLANCA, OSASUN PROIEKTU ARDURADUNA 2. DBH-KO IKASLEEI FRUTA BANATZEN


ir arriba